Erderazko itzulpena 
edonostia.net logotipoa
AZAL-ORRIA EKINTZAK ZENTRUAK eLEARNING WIFI BERRIAK FOROAK ELZ
Edonostia.net-en bilatu:  
Non zaude: Lege oharra - Datu Pertsonalen Politika

Datu Pertsonalen Politika

ONGI ETORRI Datu pertsonalak Babesteko UDALAren Politikara. UDALA erabiltzailearen intimitatea errespetatzeaz arduratzen da.

"Datu pertsonalak babesteko" politika, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen espainiar legedian oinarritzen da. Politika orokor hau UDALAren ATARIAn "edonostia.net" domeinuan aplikatzen da.

UDALAk eskertzen dizu datu pertsonalak babesteko duen politika irakurtzea, ondoko alderdiei buruzko informazioa izan dezazun:

1. ATARIAk eskatzen dituen datu pertsonalak
2. Datu pertsonalen erabilera eta hedapena
3. UDALAk datu ekonomiko/finantzarioak tratatzeko era
4. Pribatutasunari buruzko beste informazio garrantzitsu batzuk
  4.1. ATARIAk cookie-ak erabiltzen ditu
  4.2. ATARIA eta IP helbideak
  4.3. Segurtasun-neurriak
  4.4. Hirugarrenekiko hiperestekak
5. Harremana arduradunarekin

Politika hau Datu Pertsonalak Babesteko indarrean dagoen espainiar politikak arautzen du. Nolanahi ere, ATARIAk Politika hau aldatzeko eskubidea du; horregatik, aldian behin irakurtzea gomendatzen da.

1. ATARIAK ESKATZEN DITUEN DATU PERTSONALAK

1.1. Nahiz eta erabiltzaile gisa ATARIAn ibil zaitezkeen zeure buruaz inolako informaziorik eman gabe, hainbat egoeratan, informazio pertsonala beharrezkoa da eskatu dituzun e-zerbitzuak edota e-edukiak emateko.

1.2. ATARIAn dauden edo egongo diren e-zerbitzuak edota e-edukiak ondokoak dira:


· Informazio eta Prestakuntza Zerbitzuak.- ATARIAren zerbitzu hauek herritarren, komunikabideen, enpresen eta administrazioen esku era askotako informazio-edukiak jartzen ditu, sarbide erraz eta eraginkorraren bidez, Udalaren jarduerak ulerterrazagoak eta gardenagoak bihurtuta.

· Denda Birtualeko Zerbitzuak.- On-line egindako erosketak hobetzeko zure eskura dituzun zerbitzuak dira; adibidez, kontratazioa, dokumentuak eskuratu eta erostea, etab.

· Komunikazio-zerbitzu interaktiboak.- Herritar, enpresa eta gizarte zibilarekiko harremanak optimizatzeko helburua duten zerbitzuak dira, UDALAren jarduerak eta zerbitzuak osatuz.


2. DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA HEDAPENA

2.1. Aipatutako e-zerbitzuren batean erregistratu zaren erabiltzailea (pertsona fisikoa) bazara, UDALAk jakinarazten dizu datu pertsonalen tratamendu automatikoa dagoela, informazio-lanak egiteko eta zurekin (erabiltzailea) lotzen gaituen harremana kudeatu eta iraunarazteko helburuz sortutakoa.

2.2. UDALAren e-edukiei eta e-zerbitzuei buruzko informazio gehigarria jaso nahi ez baduzu, datu pertsonalen arduradunari jakinaraz diezaiokezu, posta elektronikoz (info@edonostia.net), edo UDALAri posta arruntez (Ijentea kalea, 6 zk., Goikoa 2. pisua, 20003 Donostia). Espresuki adierazi behar duzu: EZ DUT E-ZERBITZU EDO E-EDUKI GEHIGARRIEI BURUZKO KOMUNIKAZIORIK JASO NAHI.

2.3. Era berean, UDALAk datuak jasotzen dituen bakoitzean, lotura bat jarriko dio dokumentu honi.

2.4. Oro har, zure datu pertsonalak ez dira emango, zuk horretarako baimena eman edo legeak baimendu ezean.

3. DATU EKONOMIKO/FINANTZARIOEN TRATAMENDUA


3.1. UDALAk, ATARIAren bidez, ez du honen erabiltzailearen informazio ekonomiko/finantzariorik.

3.2. ATARIAk kreditu-txartelaren zenbakia edozein "on-line"ko ordainketa egiteko eskatzen badizu, banketxearen ordainketa-atebidearen bidez egingo du, hark datu-transferentzia zifratua bermatzen baitu. Banketxeak kreditu-txarteletik zure datuak hartzen ditu eta UDALAri soilik ematen dio zure kreditu-erabilgarritasunaren berri. Ez dio zure kreditu-txarteleko daturik ematen.

4. DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO BESTE IFORMAZIO GARRANTZITSU BATZUK

Zure eskuratze, ezerezte, zuzenketa eta oposizio eskubideak.- Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legediari jarraiki, zure datu pertsonalak eskuratu, ezereztatu, zuzendu eta hedatzeari aurka egiteko eskubidea duzu. Eskubide horiek datu pertsonalen arduradunaren aurrean erabil ditzakezu info@edonostia.net posta elektronikoko helbidean edo ondoko helbidean: Ijentea, 6, Goikoa, 2. pisua, 20003 Donostia.


4.1. ATARIAK COOKIE-AK ERABILTZEN DITU- ATARIAK cookie-ak (WEB-zerbitzariak zure nabigatzaileari bidaltzen dizkion kodeak; zure ordenagailuaren disko gogorrean gordeta gelditzen dira zeu identifikatu ahal izateko) erabiltzen ditu erabiltzaileen jokabidea ezagutzeko eta ATARIAren bisita-frekuentzia ikuskatzeko. Cookie-en erabilera blokeatu nahi baduzu, erabili ohi duzun nabigatzaileak cookie-ak blokeatzeari buruz duen dokumentaziora jo dezakezu.

4.2. ATARIA eta IP helbideak.- IP helbideak, sarbide-hornitzaile batean sartzean edo sozietatearen LAN edo WAN baten bidez erabiltzailearen ordenagailuari automatikoki esleitzen zaizkion zenbaki batzuk dira. ATARIAk IP helbideak biltzen ditu erabiltzaileen jokabidea ezagutzeko eta ATARIAren bisita-frekuentzia ikuskatzeko. Anonimatua errespetatzen da. ATARIAk ez du erabiltzaileen IP helbideen gaineko edo beste edozein informazio identifikagarriren gaineko hiperestekarik sortzen.

4.3. Segurtasun-neurriak.- ATARIAk zure datu pertsonalak gordetzeko eta biltzeko erabiltzen diren datu-baseetarako sarbidea errespetatzeko agindua erabiltzen du; beraz, baimendutako pertsonek baino ezin dituzte informazio hauek eskuratu. Hala eta guztiz ere, ATARIAk jakinarazten du zaila dela Interneten bidez transmitituriko datuen segurtasuna %100ean bermatzea. Horregatik, ATARIAk ez du zuzenean edo e-zerbitzuen bidez transmitituriko zure datuen segurtasuna bermatzen. Jasotzen dituenetik, dauden neurri tekniko guztiak erabiltzen ahalegintzen da UDALA zure datuak babesteko.

4.4. Hirugarrenekiko hiperestekak.- ATARIAk hirugarrenekiko hiperestekak egiteko aukera ematen du. UDALAk ez du inolako kontrolik hiperesteka horien gainean; horregatik, datu pertsonalak babesteko praktikak arretaz irakurtzea iradokitzen dizugu.

5. HARREMANA ARDURADUNAREKIN

Datuak Babesteko Politika honi buruzko edozein informaziorako, datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, posta elektronikoz (info@edonostia.net) edo posta arruntaz: Ijentea kalea 6, Goikoa 2. pisua, 20003 Donostia.


  ELZ | Zer da Edonostia.net? | Non gaude? | Ohizko galderak | eLearning | Wifi | Really Simple Syndication Linux-en egina
Logotipos de la Union Europea y del proyecto Urban. Enlace a la página del
Fondo europeo de desarrollo regionalLogotipo del Ayuntamiento de San Sebastián. Enlace a la página www.donostia.orgLogotipo de Fomento de San Sebastián © 2003-2006, Donostiako Udala | Lege oharra | Datu Pertsonalen Politika
A Mailako konformedun ikonoa, erabilgarritasunaren zuzentzaile Web 1.0-eko W3C-WAI edukierantzako Valid CSS information