|
Negozioak sortzeko era berriak, Pertsona Ekintzailearen Astearen ardatz
[Ver
en Euskera] |
| 21 Mayo 2008 |
Ostegunetik igandera (maiatzak 22-25) zenbait ekitaldi berritzaile izango dira: negozio aukerak Second Lifeko mundu birtualetan, networkinga, eta aste bukaera batean talde-lanaren bidez, enpresa bat sortzea.
Amaiera ekitaldian (ekainak 5) Mauro Guillén ekonomia adituak dezelerazio garaian sortzen diren negozio aukera berriei buruzko hitzaldia ekainiko du.
Donostiako Sustapenak, hiriaren garapen ekonomiko jasangarrirako udal elkarte gisa, Pertsona Ekintzaileraren Astearekin bat egin du aurten ere, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, enpresak sortzeko motibazioa sustatzeko. Donostiako Sustapenak hiritarren artean ekitearen kultura zabaltzeko egiten duen lanaren barruan kokatzen da Pertsona Ekintzailearen Astea.
Aurtengo ekitaldiak ostegunean, hilak 22, hasiko dira eta ekainaren 5ean bukatuko dira. Hauei esker, Donostiako Sustapenak negozioak sortzeko formula berriak ekarriko ditu Gipuzkoako hiriburura, eta enpresa arloan etorkizuneko aukerak non dauden erakutsiko du.
Lehen jardunaldiak, maiatzaren 22koak, SECOND LIFE edo mundu birtualak izango ditu ardatz. Aukeraz beteriko errealitate birtual hau negozio eta aisialdirako aukera sendoenetako bat bilakatzen ari da etorkizunera begira. Errealitate honek duen garrantziaz ohartuta, Second Life jendarteratzeko jardunaldi bat antolatu du Donostiako Sustapenak. Donostialdeko hainbat eskolak parte hartuko Second Life donostiarrei hurbiltzeko ekimen aitzindari honetan.
Maiatzaren 23an ere, lanerako eta enpresak merkatuan finkatzeko era berriekin zerikusi zuzena duen ekimen berritzailea izango dugu. NETWOKINGa du ardatz, hau da, giro atseginean esperientziak eta egoera profesionalak trukatzeko enpresa bilerak. Oraingoan, Donostiako Sustapenak BAZKARIA 2.0 ekimenarekin bat egiten du, informazioaren teknologia berrien alorreko euskal ekintzaile guztientzako jardunaldia antolatzeko. Helburua elkar ezagutzea, networkinga egitea eta sektoreko profesionalen arteko sinergiak sortzea da. Gainera, jardunaldiaren ondoren, bazkari bat izango da sagardotegi batean, solasean aritzeko toki ezin aproposagoan.
IWEEKEND izango da ekitaldi berritzaileenetako bat. Aste bukaera batean enpresa bat sortzeko talde-lana du ardatz ekimen honek. 50 parte-hartzaile inguru Cemein (Igara) elkartuko dira, negozio ideiak trukatuko dituzte, bat aukeratuko dute eta horren inguruan lan egingo dute. Bussiness Angels direlakoak, balizko finantzatzaileak, ere Cemein izango dira, parte-hartzaileekin harremanetan, sortzen den enpresari bultzada emateko. Donostiako Sustapena Deustuko Unibertsitateko Innovandisekin elkarlanean ari da ekimen honetan, “ikasle gazteak motibatu eta enpresen mundura era dibertigarri eta atseginean gerturatzeko oso modu interesgarria delako”.
Azkenik, ekainaren 5eko AMAIERA EKITALDIAn, Lehen mailako esperientzia ekintzaile bati buruzko hitzaldi interesgarria izango da Kursaaleko Batzar Jauregian, nazioarteko ekonomia aditu Mauro Guillenen eskutik. Ekonomiaren dezelerazio garaian ekiteko eta negozio berriak sortzeko gakoak azalduko ditu.
http://www.fomentosansebastian.org/ |
|
|
|
 |